Distantzi bidea zailagoa egiten du, baina aldi berean, ez dugu ahazten utzi behar, bestela distantzia irabaziko du, gaindituko gaitu. Oraindik,
oroimennean ditugun irudiak eta momentu guztiak geldituko zaizkigu.
Nire buruan zaude, lasai.
Gogoratu, existitzen gara norbaitek gugan pentsatzen duelako eta ez aldrebes. Milaka eta milaka pertsona, momentu guztietan pentsatzen eta guzti haien artean, norbaitek, gutxienez batek, zutaz pentsatzen ari da.
Eta hori da, hori da jokoa irabazteko modua. Elkarrekin eta zoriontsua. Eta han, hormigoi azpian lurperatuta, eta beraz, gure haurtzaroko ametsa partekatu dugu: amaigabeko maitasuna ametsa.
Galdu behar dugun azkenengo gauza itxaropena da . Egun batean, zerbait alda daiteke zure bizitzan. Gaur berriz itxaropena nigan piztu da. Egun batean joan zen ezer esan gabe. Inork ez daki baina seinale on bat izan daiteke.
Egunero bezala, gehiegi pintatzen da, aurpegiko sufrimendua estali nahian, ispiluaren aurrean aurkitu ezinean dagoen neska, haren ametsak atzean utzita.
Institutuko garaian, pareta atzean erretako kanutoa
gogoratzean, mutilari emandako lehen muxua ilusio galduekin, irribarre behartuak agertzea gure aurpegian... Portuan zigarro bat eskuan urrutira ihesi doan olatuari begira. Irrifarre egin bizirik sentitu.
Irribarre bat ikustea egunero laguntzen digu indar gehiago izateko egunean zehar, eta egunero egin beharko genukeena da. Altxatzerakoan irribarre bat aurpegian marraztea.